TXANELATEGIA - GIDA DIDAKTIKOA - GELAKO PROGRAMAZIOA
Aurrezagutzak pizteko behatu ongi kultura mapa hau, seguru gauza asko ezagunak egingo zaizkizuela. Gelakideekin komentatu.
Aurrezagutzak pizteko behatu ongi kultura mapa hau, seguru gauza asko ezagunak egingo zaizkizuela. Gelakideekin komentatu.
EUROPA MITOA
Europa pertsonaia mitologikoa da. Jainkosaren
istorioa garaiko poetek kontatu digute. Europa, Feniziako Agenor erregearen alaba, neska
ederra zen. Zeusek, zeruetako jaun eta jabeak, laino artetik ikusi zuen Europa
itsasertzean jolasean eta neskatxa bereganatzeko gura sortu zitzaion. Zeus liluratuta geratu zen emakumea itsasoan biluzik
ikustean. Zeruetako jainkoa, zezen-itxuraz mozorroturik eta arkume bat bezain otzan,
Europaren etxe ingurura jaitsi omen zen. Hau harrituta geratu omen zen, bere
aziendan, ilgoran dagoen ilargiaren tankerako adar-puntak zituen zezen bat
aurkitzean. Aberea ez zela erasokorra ikustean, jolasean hasi omen zen
berarekin. Neskatxa, loreak eta girnaldak adarretan ipintzeko zezenaren gainera
igo omen zen. Zeus maltzurra, une hartan bertan, Europaren jarrera inozoaz
oharturik, itsasoan murgildu zen. Feniziako erregearen alabak Kretan amaitu
zuen bahituta.
Mitoek balio
sinbolikoa zuten eta, gehienetan, funtzio hezitzailea. Gizakien pasioez eta
ezkutuko grinez gogoetak egiteko mitoak lagungarriak izan ziren.