HASIERA


TXANELATEGIA  -  GIDA DIDAKTIKOA   -   GELAKO PROGRAMAZIOA

Aurrezagutzak pizteko behatu ongi kultura mapa hau, seguru gauza asko ezagunak egingo zaizkizuela. Gelakideekin komentatu.

EUROPA MITOA
Europa pertsonaia mitologikoa da. Jainkosaren istorioa garaiko poetek kontatu digute. Europa, Feniziako Agenor erregearen alaba, neska ederra zen. Zeusek, zeruetako jaun eta jabeak, laino artetik ikusi zuen Europa itsasertzean jolasean eta neskatxa bereganatzeko gura sortu zitzaion. Zeus liluratuta geratu zen emakumea itsasoan biluzik ikustean.  Zeruetako jainkoa, zezen-itxuraz mozorroturik eta arkume bat bezain otzan, Europaren etxe ingurura jaitsi omen zen. Hau harrituta geratu omen zen, bere aziendan, ilgoran dagoen ilargiaren tankerako adar-puntak zituen zezen bat aurkitzean. Aberea ez zela erasokorra ikustean, jolasean hasi omen zen berarekin. Neskatxa, loreak eta girnaldak adarretan ipintzeko zezenaren gainera igo omen zen. Zeus maltzurra, une hartan bertan, Europaren jarrera inozoaz oharturik, itsasoan murgildu zen. Feniziako erregearen alabak Kretan amaitu zuen bahituta.
 Mitoek balio sinbolikoa zuten eta, gehienetan, funtzio hezitzailea. Gizakien pasioez eta ezkutuko grinez gogoetak egiteko mitoak lagungarriak izan ziren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina