Bidaia bat antolatzea egokitu zaizue honetan. Turistak bilakatuko zarete eta Europan zehar bidaia bat prestatuko duzue zuen lagunekin edota familiarekin burutzeko. Den dena ondo atera dadin badituzue hemen jorratu beharreko hainbat pauso, bidaia antolatzen lagunduko dizuetenak. Zein polita den beste kulturak deskubritzea, beste herriak ezagutzea, beste herrialdetako hizkuntzetan saiatzea, ... labur esanda, ZEIN POLITA DEN BIDAIATZEA!!!.
Bidaiarako gidoia hemen duzue
- Astebete edo 10 egun dituzue bidaia egiteko.
- Erabaki Europako zein estatu, herrialde bisitatu nahi duzuen edo Europako zein gune berezia. Horretarako aukerak dituzue beherago.
- Aukera ezazu garraio mota, eta distantziak kontuan hartuta, diseina ezazu ibilbide bat.
- Ibilbidean hiru estatu ezberdinetara joan. Bertako herri, hiri edo eskualde batzuk aukeratu. Non egin lo, zer jan daitekeen, bertako ohiturak, berezitasunak, ... eta toki, bazter, monumento edo jarduera turistikoren bat aztertu eta kontatu zure egunerokoan.
- ... eta gustukoa duzun guztia.
- Trenez Hendaiatik, autobusez Donostiatik, hegazkinez Bilbotik, kotxez zuen auzotik aterako zarete.
- Hau guztia Google-maps eta oporretako egunerokoa erabilita gauzatuko duzue.
- Bukatzeko zuene blog-etan txertatuko dituzue.
AUKERAK Frantzia (Paris, Loirako Gazteluak, Alpeak, ...) Skandinabiako herrialdeak, Suedia (Estokolmo, Gotteborg, lakuak, ...) Noruegia (Oslo, fiordoak, ...) Finlandia (Helsinky, aurora borealak) Grezia klasikoa, Islandia, Italia (Erroma, Venezia, Milan, ...), Danubio ibaia, Londres, kruzeroak Baltiko Itsasoko herrialdeetatik, Mediterraneotik, Praga, Viena, Suiza, Holanda, Turkia (Estanbul, Kapadozia, ... ) ...
Tutoriala hemen Beste bat hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina