ZER DA EUROPA?

Europa munduko sei kontinenteetako bat da, 11.282.488 km2 eta 792.803.500 biztanle dituena (europarrak). 

  KOKALEKUA  
Europa kontinentea, geografikoki aztertuz gero, lureremu handiago baten zatia da, Eurasiaren zatia.
Europa Asiaren penintsula erraldoi bat dela esan ohi da, eta mapari begiratuz gero ere, halaxe da.


  MUGA GEOGRAFIKOAK  
Europako mugak adieraztea ez da erraza. Hala ere, hainbat itsaso, ozeano eta mendikate aipatzen dira, oro har, muga horiek izendatzeko.

  • Iparraldean, Ozeano Artikoa eta Groenlandia
  • HegoaldeanMediterraneo itsasoa,  Itsaso Beltza eta Kaukaso mendikatea
  • Mendebaldean, Ozeano Atlantikoa
  • Ekialdean, Ural mendiak eta Kaspiar itsasoa. 
  PENINTSULA - UHARTEAK  
Europako kostaldeak


Jolas honekin Europako penintsula, uharte, itsamutur, golko, itsasarte, ... lan ditzakezu. Bi aukera ditu: "mirar-aprender" eta "jugar-practicar"- Egin klik irudian






  ESTATUAK eta HIRIBURUAK  
Beste jolas hauekin Europako herrialde eta hiriburuak ikasten trebatuko zara. Bi aukera izaten dituzte:    "mirar-aprender" eta "jugar-practicar". Egin klik irudietan eta asmatzen saiatu baino lehen ikasi.
Europako herrialdeak

Herrialdea non dago?
Hiriburua non dago?


Europako hiriburuak



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina